Skip to content

Ander Zubillagari buruz...

Ander Zubillaga bere bakarkako lehen kontzertuan. Argazkia: Ainhoa Orkaizagirre

Ander Zubillaga 1990an jaiotako gitarrista eta abeslari Tolosarra da, Euskal Herriko talde askotako partaide izan da eta talde askorekin kolaboratu duena. (Governors, Xabi Solano, Izaro, Huntza, Postal Kolekzionistak, Esanezin, Mikel Moreno, Iker Lauroba, Sorotan Bele Gogoan, Zesuma…). 14 urte baino gehiago daramatza musikaren mundutik profesionalki bizitzen.

8 urterekin akordeoia ikasten hasi zen tolosako Isidro Larrañaga Musika Eskolan eta bertan egin zituen 6 urte, Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestrako kide izan zen eta hainbat konkurtsotan parte hartu zuen baita europa mailako giretan ere. Urte batzuk beranduago 2007an gitarra ikasteko gogoa sartu zitzaion eta orduezkero ez du askatu. Maila profesionaleko ikasketak burutu zituen Donostiako Escudero Kontserbatorioan Jorge Gonzalez irakaslearekin eta bukatu berri zituenean, lehen aipaturiko Isidro Larrañaga Musika Eskolaren zuzendaritzan sartu zen. Gaur egun, Ander da musika eskolako zuzendari eta jabea.

Estilo anitzetako talde askotatik pasa ondoren, bere bigarren seme Elur jaiotzeko zegoen udara hortan hasi Ander bere proiektuari forma ematen. Elur jaio zenean, erdizka zuen abesti bat bukatzeko inspiratu zion eta abesti hori bideoan grabatzea erabaki zuen. Hori izan zen proiektuari hasera emateko behar izan zuen bultzadatxoa eta horren atzetik “Itsasoan elurra”, bere lehen bakarkako diska editatu zuen 2023ko Azaroan.

Diska hau urteetan zehar sortzen joan den kantuz osaturik dago, bere bizipen eta pertsona garrantzitsuenen bitartez sortutako abestiekin. Fingerstyle estiloa ardatz izanik, Bluesa, Countrya eta Rocka uztartzea gustatzen zaizkio. Joe Bonamassa, Chet Atkins, El Twanguero edo Tommy Emmanuel bezelako gitarristek influentzia handia izan dute jotzeko moduan eta baita abestiak sortzerako garaian ere. 

Itsasoan Elurra taldean grabatu zuen baina zuzenekoetarako bakarka aritzea erabaki zuen, hori bai, talde moduan sonatzeko asmoarekin. Horretarako, gitarra akustikoa perkusio gisa, stompboxa (bombo soinua duen pedala), pandereta eta looperra (zuzenean grabatzeko pedala) erabiltzen ditu. Euskal Herrian oso gutxi ikusi ohi den estiloa da eta ikuslearentzat ikusgarria izan litekeela pentsatu zuen.

Lehenengo urtean 25 kontzertu inguru eskaini zituen, TolosandBlues eta Arrasate Blues bezelako festibaletan aritzeko aukera izan zuen eta baita Madrid eta Toledon ere.

2024ko Abenduan, lehen aipatutako Twanguerori, Donostian eskaini behar zuen kontzertua irekitzeko deitu zioten eta oso egun berezia izan zen, urteetan bere erreferente izan zen gitarrista ezagutzeko aukera izan zuen Anderrek. Donostiako Dklub aretoan izan zen eta hasera batean zuzeneko 2 bideo grabatzeko asmotan joan zen, jendeari ezagutarazteko nola sonatzen duen zuzenean. Baina kontzertuaren berezitasuna kontuan izanik eta zuzeneko soinua kalitate onean grabatzeko aukera izan zuenez, Ander Zubillaga Live diska ateratzea erabaki zuen, kontzertu hartan jotako abesti guztiak sartuaz.

2025eko Martxoaren 26an kaleratu zuen, Anderren 35.urteurrenean eta hilabete batzuk geroago Maiatzean, Roman ospatu zen Tommy Emmanuelen Guitar Camp batean, fingerstylearen “jainkoa”rekin jotzeko aukera izan zuen. Anderrek bere abesti Mare eta Cannonball Rag jo zituen, azken hau Merle Travisen abesti ezaguna eta fingerstyleko ereserki bezala sailkatu daitekena.

Ander Zubillaga gitarra perkusio modura erabiltzen. Argazkia Josetxo Perez.