Bere azken zuzeneko diskoa, “Ander Zubillaga Live”, aurkezten du, non atmosfera sakon eta murgiltzaileak sortzeko duen gaitasun nabarmena erakusten duen gitarra akustiko eta elektrikoarekin. Zuzeneko emanaldietan, gitarrez gain, stompbox (bonboaren soinua imitatzen duen pedala), pandereta eta loop pedala erabiltzen ditu, bakarlari moduan talde oso baten soinua sortuz.
Diska hau Donostiako Dklub aretoan grabatua izan zen, Twanguero gitarrista handiari kontzertua irekiz. Egun oso berezia izan zen eta betirako grabatua geratzea erabaki zuen. Twanguero urteetan Anderren erreferente musikal handienetarikoa izan da.



Iritziak
Oraindik ez da iritzirik jaso.